2021-02-02
Galdera jokoa izango da Leioa Itsasadarretik ekimenaren nobedadea
Leioako Udalak eta Portu Agintzaritzak bultzatzen duten Leioa Itsasadarretik ekimenaren edizio berri honetan, itsasadarrari eta Leioari buruzko datu berriak ikasten jarraitu nahi dugu: haren historia sozial eta ekonomikoa edo biodibertsitatea, besteak beste.
Horretarako, aditu-talde batekin galdera-sorta bat diseinatu dugu, familian parte hartzeko. Horren bidez, Nerbioi ibaiaren itsasadarrari buruzko bitxikeria batzuk ikasiko ditugu. Gainera, joko honetan parte hartzeagatik, zuzenean zozketa baten sartuko zara, itsasadarrean itsasontziz egin ohi diren ibilaldiez gozatzeko.
Jokoan parte hartzeko: https://leioaitsasadarretik.info/