2021-01-18
Aurrematrikula egiteko errolda agiriak bidaliko ditu Udalak
2 eta 3 urteko seme-alabak dituzten ia 550 familia leioaztarrek haurren errolda-agiria jasoko dute gaur eta bihar, etxean bertan. Agiri hori beharrezkoa da gaur hasiko den aurrematrikula formalizatzeko.
Leioako Udalak berak egindako bidalketa honen bidez, gurasoei eskolako aurrematrikulak formalizatzeko gestioak erraztu nahi zaizkie, eta erroldatze-agiria jasotzera udaletxera hurbildu beharrik izan ez dezaten. Errolda-agiriaz gain, Leioako ikastetxe publikoei buruzko informazio-liburuxka bat ere jasoko dute gurasoek, euskararen erabilera sustatzen duten Irria aldizkariarekin batera, D eredua sustatzeko materiala.
Partekatu:
Itzuli