Leioako Udalak Leioako dendetan erosketak sustatzeko irailean kaleratutako LeioaIndartu bonuak agortu egin dira. Guztira, 10 euroko (15 euroko balioan) 3.000 bonu eta 20 euroko (30 euroko balioa) 8.500 bonu. Oraindik Leioako establezimenduetan trukatu ez diren bonuak urtarrilaren 31 baino lehen erabili beharko dira.