2020-11-10
Umore Azoka 2021 parte hartu ahal izateko proposamen artistikoak bidaltzeko epea zabalik da
Abenduaren 10era arte
Datorren urteko maiatzaren 20tik 23ra egingo den 2021eko Umore Azoka – Leioako Kale Artisten Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea irekita egongo da abenduaren 10era arte.
Umore Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei. Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat.