2020-10-28
Leioako Udalak hilerriko bisita aurreratzea gomendatu du, pilaketak saihesteko
Egoera epidemiologiko berria eta azken murrizketak ikusita, Leioako Udalak hilerrira egingo duten bisita aurreratzeko gomendatu die herritarrei, azaroaren 1ean pilaketak saihesteko.
Leioako hilerriaren gehieneko edukiera 190 pertsonakoa da, eta, beraz, herritarrei gomendatzen zaie azaroaren 1aren aurreko egunetan hilerrirako bisitak atzeratzea, pilaketak saihesteko, betiere 08: 00etatik 18: 00etara.
Gainera, gogorarazten da nahitaezkoa izango dela maskara une oro erabiltzea eta eskuen higiene egokia betetzea, baita distantziak mantentzea ere.