2020-10-21
Aterpe Leioa Gazteguneak programazioa berrian izena emateko epea ireki du
Aterpe Leioa Gazteguneak programazio berria prestatu du urteko azken hiruhilekorako eta izena emateko epea zabalik dago. Online sukaldaritzako tailerrak, larru tailerra, argi bidezko marrazketa tailerra, letteringa edo zintzilikatzeko dekorazio tailerrak prest daude.
Bestalde, Leihosex orientazio sexologikoko zerbitzua ere ostegunero egongo da eskuragarri eta, gainera, bide telematikoz ere sartu ahal izango da, telefonoz zein posta elektronikoz.