2020-09-07
Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko epea irekiko da bihar
Leioako Udaleko Kultura Sailak arte, artisautza eta sormen tailerrak antolatu ditu berriro. Bihar, irailak 8, irekiko da izena emateko epea eta irailaren 11ra arte egongo da zabalik, goizez (9: 00etatik 14: 00etara) Kultur Leioan eta Gaztelubideko udal bulegoan.
Oraingo honetan, epeak berberak izango dira leioaztarrentzat eta gainerakoentzat, baina Leioan erroldatutakoek lehentasuna izango dute plaza bat lortzeko orduan. Eskolen iraupena murriztu egin da, eta bertaratutakoen gehieneko kopurua ere bai, prebentzio-neurri gisa.
Tailerrak irailaren 28ko astean hasiko dira ematen.
Erlazionatutako dokumentuak:
Tailerrak (pdf, 161 kb)
Partekatu:
Itzuli