Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Azaroaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-06-05 Zainduz programak formazioei ekingo die ekainean
zainduz / zainduz

Leioako Udalaren Zainduz programak mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familientzako prestakuntzei ekingo die ekainetik aurrera. Oraingoan, zerbitzuaren erabiltzaileek mugikorretik jarraitu ahal izango dituzte saioak.

Prestakuntza hauek egingo dira: 2 erlaxazio-tailer, ekaineko ostegun guztietan (11:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 18:00etara). Ekainaren 15ean eta 16an, 17:00etan, tailer bat egingo da etxean mendekotasuna duen gure senidea suspertzeko moduari buruz. Azkenik, Covid-19aren garaiko dueluei eta galerei buruzko mintegi bat egingo da, une honetan hain garrantzitsua dena, hilaren 29an, hau ere arratsaldeko 17:00etan.

Prestakuntza horiek online izango dira, baina oso modu eskuragarrian eta errazean, edonork jarraitu ahal izan ditzan ordenagailua eduki edo informatikaz ulertu beharrik gabe, Internet duen mugikorra besterik gabe.

Informazio gehiago 649 52 98 74 telefonora deituz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa