Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-04-15 Familientzako gomendioak konfinamendu garaian
confiamiento / konfinamendua

Leioako Udaleko Hezkuntza sailak Gomendio batzuk ematen dizkie Leioako familiei konfinamendu garai honetan kontutan izateko

• Umeen galderei erantzun, geroaldi negatibo posiblerik aurreratu gabe.
• Malguak izaten saiatu, eta etxeko lanen entregatzeko epeak ez betetzekotan ez kezkatu gehiegi.
• Eguneroko oinarrizko errutinekin ordutegia sortu, marrazkien bitartez adierazita, arbelean edo paperean idatzita.
• Umeen adinaren eta heldutasunaren arabera, ardura egokituak ematea, ondo sentiarazteko.
• Segurtasuna, oreka, konfiantza eta maitasuna transmititzea gure seme-alabei “abentura” honetan.

Zelan baina?
• Ordutegi bat adostu, jolaserako, ikasketetarako, ariketa fisikorako, gauza dibertigarriak ikasteko (errezetak, puzzleak …)
• Nork bere buruarentzat denbora hartu eta lekua bilatu, bai ume bai gurasoen kasuan.
• Familia harremanak eta harreman sozialak. Umeek esperientzia familiarrekin konparti dezatela, baita bere lagunekin ere, bideo deien bidez, edo balkoiaren bidez, edo dena delakoaren bidez, baina komunikazioa erraztu.

Eta gogoratu ETXADIren aholkularitza zerbitzua, emailaren bidezkoa, aktibo dagoela: etxadi@etxadi.org

Gainera, Leioak koronabirus krisialdiaren barruan astelehenetik igandetara, adierazten diren orduetan,laguntza edota kontsulta telefono hauek eskaintzen dizkie euren herritarrei:

• 0-12 urte bitarteko seme-alaben familientzat astelehenetik igandetara 656 701 553 zenbakian (goizeko 09:00etatik 12:00etara).
• Oraingo famili giroan arazoak dituzten gazteentzat: 692 730 235 (goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara).
• Nerabeekin bizikidetza arazoak dituzten familientzat eta kontsumo arazoak dituzten helduentzat: 688 698 561. (goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara).
• Familia eta helduentzat orokorrean elikadura osasuntsuarekin eta elikadura nahasteekin erlazionatutako kontsultak: 678 404 443. (goizeko 10etatik 13etara).
• 65 urte gorako pertsonentzat bakarrik sentitzen badira eta hitz egiteko beharra sentitzen badute – 639 156 508 (arratsaldeko 18etatik gaueko 21etara).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa