Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Azaroaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-04-07 Etxeetan ematen diren arazo zehatzekin laguntzeko telefono zenbakiak
etxadi / etxadi

Gure etxeetako konfinamendu-egoera dela eta, bizimodu ezohikoa eta tentsioetatik eta zailtasunetatik salbu ez dagoena egitera behartzen gaitu. Leioako Udalak aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak jarri ditu abian telefono bidez, udalerriko kolektibo hauei zuzenduta, eta arlo guztietako profesionalek kudeatuta:

• 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak: 656 701 553 telefono-zenbakia. familiaren psikologian aditua den kabineteak emandako zerbitzua da. (09:00etatik 12: 00etara).

• Egun familian elkarbizitza arazoak dituzten gazteak: 692 730 235 telefono-zenbakia. (09:00etatik 21: 00etara)

• Bizikidetza-arazoak dituzten gazteen eta kontsumo-arazoak dituzten helduen familiak: 688 698 561 telefono-zenbakia.( 09:00etatik 21: 00etara).

• Familiak eta, oro har, helduak, elikadura osasungarriari eta elikadura-nahasmenduei buruzko kontsultak egiteko: 678 404 443 telefono-zenbakia. Nutrizioan aditua den erizain batek emandako zerbitzua, (10:00etatik 13:00etara)

• Bakarrik sentitzen diren eta komunikatzeko beharra duten 65 urtetik gorakoentzako psikologia zerbitzua: 639 156 508 telefono-zenbakia. (18:00etatik 21:00etara)

Telefono lineak egunero egongo dira zabalik, lanegunetan eta jaiegunetan, kasu bakoitzean adierazten diren orduetan, etxeetako konfinamendua amaitu arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa