2020-03-16
Kultur Leioako sarrerak itzultzea eta aldatzea
COVID-19 gaitzak (koronabirusa) sortutako ezohiko egoeraren ondorioz Kultur Leioa ixteak eragin du Aste Santurako programazioa bertan behera uztea.
Internet bidez edo plataformak erabilita erosi diren sarreren dirua pixkanaka eta automatikoki itzuliko da erreferentziazko txartel zenbakiaren kontura, emanaldiaren eguna iritsi ahala.
Leihatilan erositako sarrerei dagokienez, Kultur Leioa berriz irekitzen denean, eragindako pertsonak bertara joan ahal izango dira dirua itzultzeko eskatzera edo beste ikuskizun baterako sarrera batekin trukatzera.