Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Azaroaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-12-19 Kontuz! Haizeagatik alerta laranja aktibatu da
viento / haizea

Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du gaurko, hilaren 19rako, hegoaldeko haizeagatik EAE osoan. Haizea indartsu ibiliko da agerikoak ez diren lekuetan (15:00etatik 24:00etara bitartean) nahiz ageriko lekuetan (00:00etatik 24:00etara bitartean), eta haize boladak 90-100 km/h-tik gorakoak izan litezke agerikoak ez diren lekuetan eta 110-130 ingurukoak ageriko lekuetan, batez ere mendialdeetan.

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur, osteguna, Atlantikoko borraska sakon baten (Elsa) eraginpean egongo gara. Borraskaren erdigunea Britaniar Irlen mendebaldean kokatuko da, eta Iberiar Penintsula osoa eta Europaren mendebaldea hartuko ditu. Borraskaren eraginpean egoten garen bitartean, beraz, hego-haizea indartsu ibiliko da, batez ere bihar, osteguna, egunaren bigarren erdian.

Gaur goizean, hilaren 19an, hego-haizea indartzen joango da, eta ageriko lekuetan haize-boladak 110-120 km/h-koak izango dira, bereziki arratsalde partean, eta 120-130 km/h-tik gorakoak ere izan daitezke.

Agerikoak ez diren lekuetan ere indartzen joango da hego-haizea, eta 80 km/h-tik gorako haize-boladak izan ditzakegu, bereziki arratsaldean, eta 90-100 km/h-tik gorakoak ere izan daitezke.

Prezipitazioei dagokienez, gaur, osteguna, euri pixka bat egin dezake egunaren lehenengo erdian, baina arratsalde-gau partean iritsiko den fronte hotza izango da prezipitazio ugariagoak ekarriko dituena, zenbait tokitan ekaiztsuak ere izan daitezkeenak.

Gomendioak:
Ondo itxi eta segurtatu ateak, leihoak eta toldoak.
Kendu loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak.
Segurtatu aldamioak, garabiak eta obretako gainontzeko elementuak.

Aire zabalean bazaude:
Urrundu erlaitzetatik, hormetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen ondoan.

Bidaiatu behar baduzu:
Saihestu errepidean zeharreko joan-etorriak, eta, nahitaez ibilgailua hartu behar izanez gero, kontu handiz ibili.
Aurretik, jakinaren gainean egon zer-nolako eguraldia izango den zu zoazen leku horretan edo pasako dituzun lekuetan.

Itsas ondoan bazabiltza:
Saiatu itsasontzirik ez erabiltzen, eta berrikusi amarrak. Ez egin uretako kirolik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa