2019-12-10
Zine emanaldi berezia izango da abenduaren 18an, Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna
Abenduaren 18an, Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna dela eta, Leioako zurrumurruen aurkako sareak Forum Perseo zinema-klubarekin elkarlanean "un atardecer en la Toscana" filma proiektatuko du(18: 00etan). Zurrumurruen Aurkako Estrategian parte hartzen duten pertsonen sarea presente egongo da, beren gogoetak gainerako parte-hartzaileekin trukatzeko eta zinemak aurreiritziei aurre egiteko eta Leioan kulturen arteko bizikidetza eraikitzen jarraitzeko eskaintzen digun aukera hau aprobetxatzeko.