2019-11-19
Leioako 30 bat saltokik euren eskaintza erakutsiko dute Artatza Jauregian egingo den elkartasun desfile batean
Leioako Udalak eta Leioako Merkatarien Elkarteak elkartasun desfilea antolatu dute Artatza jauregian, bertan Leioako hogeita hamar bat saltoki eta zerbitzuk euren eskaintzaren berri emango dute. Abenduaren 11n izango da desfilea, asteazkena, 20:00etan.
Desfilea, argi eta garbi, tokiko eta zerbitzuetako merkataritza leioaztar herritarrei erakutsi eta hurbiltzearen aldeko apustua da. Bertan, atxikitako establezimenduetako produktuen eta zerbitzuen eskaintza ezagutuko dugu. Desfileaz gain, merkataritza eta tokiko zerbitzuen sektorea sustatzeko beste ekintza batzuekin osatuko da ekimen hau.