2019-10-31
3 eta 4 urte bitartekoentzat ipuin kontalaria izango da gaur liburutegian
Lupe Lekuona ipuin kontalariak saio bat eskainiko du gaur Kultur Leioako liburutegian 3 eta 4 urte bitarteko umeei zuzendutakoa. Doako saio hau euskaraz izango da eta 18:00etan hasiko da, beraz haur liburutegia 17:45etik 19:00tara itxita egongo da. Ordua baino lehen liburutegian bertan izena ematea beharrezkoa da aforoa kontrolatzeko.