Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-03-28 Kontsumo Iraunkorraren Azoka izango da apirilaren 7an
/

Apirilaren 7an, igandean, Herrigune Leioako XVII. Kontsumo Iraunkorraren Azoka antolatuko da. Aurten kokapen aldaketa egongo da eta udaletxe plazan izango da, (euria izatekotan frontoiaren arkupetan) 11:30etik 14:00etara.

Azoka honetan ez da kobratzen ezta trukerik egiten ere. Behar duzun hori edo nahi duzun hori eraman dezakezu. Ez duzu zertan objektuak ekarri behar zerbait eramateko, garrantzitsuena objektuen bizitza luzatzea da.

Urtero legez, Herrigune Leioako Ekotaldea gazte lantaldeak komunitate ekintza hau antolatu du behar ez ditugun eta gainera erabiltzen ez ditugun, baina berdin-berdin erosten ditugun objektuen inguruan hausnarketa kolektibo bat egiteko asmoarekin. Helburua elkarrekin Leioa jasangarriago bat lortzea da.¬¬

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa