Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-03-25 Asteazkenean jarriko da martxan LejoanBusa
/

Asteazkenetik aurrera LejoanBusa udal zerbitzua prest izango da leioaztar guztientzat. Gainera, lehenengoko asteetan zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat.
LejoanBusa martxan jartzen da eta, gainera, hasierako eskaintzan aurreikusita ez ziren hobekuntzak gehitu dira. Alde batetik, asteburuetako gaueko ibilbidea, hau da, gautxoria. Bestetik, maiztasuna. 1.go linean maiztasuna 20 minututara jaitsi da, gainontzeko lineatan 30 minututakoa izanik.
Doakoa izango den froga egun hauek pasa eta gero joanaldiko txartela euro 1 izango da, Barik diru-txartelarekin 0,65 euro, eta 65 urte baino gehiago dutenentzat edota desgaitasuna frogatzen dituzten pertsonentzat 0,35 euro.
Zerbitzuarekin batera LejoanBusa aplikazioa izango da erabilgarri, autobusa unean-unean non dagoen eta zenbat denbora itxaron behar den jakiteko tresna.
Datorren egunetan jartzeko falta diren markesinak jartzen joango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa