2019-03-15
Kafe bikaina lortzeko lanean izango dira Leioako Baristak
Leioako taberna, kafetegi edo jatetxe bateko profesional aktiboa baldin bazara, eman zure izena!
Leioako taberna, kafetegi eta jatetxeak protagonista izango dira Behargintza Leioan antolatutako Leioako Baristak izeneko ekimenean. Izan ere, kafe bikaina prestatu eta ateratzeko klabeak ikastko aukera izango dute gure ostalariek.
Ekimen honetan parte hartuko duten ostalariak batez ere praktikoa izango den ikastaro batean trebatuko dira; ikastaroaren lehen edizioa apirilaren 1ean eta 8an izango da, 9:00etatik 14:00etara, Behargintza Leioan. Sei kiderentzako tokia eskaintzen dugu, eta partaide bakoitzak goian aipatutako bi saioetara eta ordu guztietan zehar izango den konpromisoa hartzen duela itxaroten dugu. Izena emateko epea zabalik egongo da 2019ko martxoaren 24ra arte. Eskatzaileen kopurua eskaintzarena baino handiagoa izango balitz, zozketaren bidez esleituko dira tokiak.
Lanbide-trebatze horretan izan eta gero, parte hartuko duen ostalaritza-establezimendu bakoitzak ikur-identifikagarria izango du, nabarmenduko duena eta espezializazio hori burutu duela adieraziko duena, eta horrek bezeroak erakartzeko eta fideltasuna adierazteko bere irudia indartuko du.
Halaber, kanporako publizitate-kanpaina ere egingo dugu, herritarrek ekimen hau ezagut dezaten. Espero dugu Leioako ostalaritza-arloarentzat ekimen dinamizatzailea izango dela.
Eman nahi duzu izena parte hartuko duen establezimendu izateko? Klikatu hemen eta eman izena!