Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-02-28 Medibile Jauregiak horma-irudi berria izango du apirilean
/

Martxoaren 15ean ezagutuko dugu Mendibile Jauregiko horma berria jantziko duen lana, eta apirilean prest izango da. Hau horma-irudi lehiaketaren V edizioa da Mendibile Jauregia Elkarteak antolatutakoa (Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapena), Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Arte Ederretako Fakultateko Pintura Masterrarekin batera.
Aurreko edizioetako artista irabazleak honakoak izan ziren: Alba Rebollo “Etxeko Ain” proiektuarekin, Pablo Astrain “Huella” margoarekin eta Aritz Muguerza bi edizioetan “Mahatsa Bizirik” eta “Bizkaiko Urre Koloreko Sekretua” lanekin.

Edizio honetako gaia librea da, baina epaimahaiak positiboki baloratuko du “Bizkaiko Txakoli Etxea” eraikinaren ezaugarriak kontutan hartzea. Mendibile Jauregiko horma-irudi lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean 2018/2019 kurtsoan ofizialki matrikulatuta dauden ikasleei irekita dago. Baita ikasketak zentro horretan duela hamar urte baino gutxiako bukatu dituzten ikasleei ere.
Epaimahaiaren erabakia publikoa izango da eta atzeraezina eta martxoaren 15ean ezagutzera emango da, Leioako Mendibile Jauregian 13:00etan. 3000 euroko sariarekin bat, artista irabazleak horma-irudiaren obraren gauzatze teknikoaren zuzendaritza egingo du, 2019ko apirilean egingo dena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa