Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Uztailaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-02-01 Mendekotasuna duten senideen jagoleei eskaintzen zaien doako ‘Atseden zerbitzua’ handitu egin da Leioako Udalak, 2017 urtetik aurrera, mendekotasuna duten eta jagoleak diren senideei zuzendutako doako zerbitzua ematen du eta orain, Udalak handitu egin du zerbitzu hau. ‘Atseden zerbitzua’ izenarekin ezagutzen da eta bere helburu bakarra da mendekotasuna duten senideak jagoten dituzten leioaztarrei aisialdirako ordu batzuk eskaintzea da. Jagolearen bizi kalitatea hobetzearen aldera.
/

Jagoleen aisialdirako eskaintzen diren ordu hauek senidearen mendekotasun graduaren arabera ezartzen dira. Aurten, zerbitzu hau hobetzeko asmoarekin, Udalak ordu hauen kopurua handitu du, kasu batzuetan bikoiztu egin arte.

Zerbitzua hobetzeko helburuarekin, aurten, Leioako Udalak ordu-kopurua handitzen segitu du, 2018an hasitakoa; zerbitzua 2017an jarri zen abian eta ordudanik menpekotasuna duen senide bat jagoteagatik eskaintzen diren ordu-kopuruaren zerbitzua ugaritu egin da. Honela geratuko da aurtengo urtarrilaren 1erako.

Zerbitzu hau, ZAINDUZ eta GIZATEK programa, Telelaguntza Zerbitzua, Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzua, Zaintzetarako Prestazio Ekonomikoa, Eguneko Zentroa eta Eguneko Arreta Zentroarekin bateragarria da.

Arrisku egoeran dauden pertsonen jagoleentzako 8 ordu urteko
Mendekotasun I. gradua dutenen jagoleentzako 15 ordu urteko
Mendekotasun II. gradua dutenen jagoleentzako 30 ordu urteko
Mendekotasun III. gradua dutenen jagoleentzako 40 ordu urteko

Handitze hauekin, batez ere menpekotasun handiagoen kasuetan, 2017an II. graduko 10 ordutik gaur egungo 30ra pasatzen da, eta III. graduko 15etik 40 ordura pasatzen da 2019an.

Informazio gehiago: Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan: C/ Inaurratzaga 1. Tfnoa: 944801336

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa