2019-01-28
El baile de los años
Hurrengo ostiralean, otsailak 1 (Auditorium. 20:30) El baile de los años ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan
Hurrengo ostiralean, otsailak 1 (Auditorium. 20:30), Ados Teatroa konpainia euskaldunak publiko orori zuzendutako El baile de los años ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan. Bertan, elkarlanean aritu dira Becky Siegel koreografo estatubatuarra, Garbi Losada eszena-zuzendaria, hiru dantzari profesional eta pertsona nagusi, umez eta gaztez osatutako talde bat (17 ez-profesional). Ikuskizunaren egitura eta dramaturgia partaide horien ekarpenekin osatu da, prozesu ireki batean, eta horri esker lortu du ikuskizunak espontaneotasuna eta egiazkotasuna, dantza egiteko adin mugarik ez dagoelako.
Partekatu:
Itzuli