Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-10 Igandean trafiko etenaldia emango da Leioan Nekazaritza eta Abeltzantza Azoka dela-eta “Leioako XXII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka” dela-eta, abenduaren 13an, 7’00etatik 16’00ak arte, trafikoa etenik egongo da Avanzadako errepidearen tarte hauetan: Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano doktorea kaleen artean, Getxo-Bilbo norabidean, eta Auzo Etxerako bidearen eta Udaletxeko bidearen artean, Bilbo-Getxo norabidean.

Getxotik Bilbora doazen ibilgailuek errepidetik irten eta Sabino Arana kaletik joan beharko dute, gero Sabino Arana zeharkatzen duten kaleetariko batetik Luis Bilbao Libano doktorea kalera irteteko, eta handik berriro ere Avanzadako errepidera.

San Juan, Iturribide, Ikea, J.R. Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, derrigorrez Mendibiletik irten beharko dute.

Dena dela, ibilgailuentzat itxita egongo den aldea behar bezala markatzeko seinaleak jarriko dira. Inguretan kotxez ibiliko direnei kontu handiz ibiltzeko eskatzen diegu, seguru asko azokara jende asko etorriko da-eta.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa