Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-12-20 Beste bultzada bat merkataritzari “Leioa Reimagina” kanpainaren bitartez Behargintzak Leioako moda enpresa sarearekin batera antolatutako Personal Shopper ikastaroan parte hartu duten 11 pertsonak elkartzen dituen ekimena. Ametsetako look-ak, modelo profesionalak, pasarelak Edimburgon bertan edo Bartzelonako Ranblatan… Leioatik irten barik
/

Behargintzak antolatutako personal shopper ikastaroan parte hartu duten 11 pertsonek, María Uranga moda adituaren laguntzarekin, herriko zenbait saltokiko look-ak aukeratu dituzte, modelo profesionalek “Leioa Reimagina” ekimenaren barruan erakutsi ditzaten: Argazki-muntaketari esker, udalerritik irten barik Kuba edo Egipto irudikatuko dituzten Leioako hainbat leku.

“Leioa Reimagina” ekimenaren helburua herriko merkataritza dinamizatzea da, oraingo honetan moda sektoreari dagokiona. Behargintzak antolatu duen personal shopper ikastaroan parte hartu duten pertsonak Leioako enpresa sarearekin elkartzea bilatzen duen ekimena da. Horrela, azaroko hirugarren astean, modan aditua den María Urangaren laguntzarekin, partaideek ekimenarekin bat egin duten saltokiak bisitatu zituzten, ondoren, “Leioa Reimagina” ekimenean aurreikusitako ekintzei esker sustatuko diren arropa look-ak bilaktzeko

Ikastaroko partaide taldeak herriko saltokiak bisitatu zituen hainbat egunez, moda diseinu perfektua bilatzeko. Beti ere, euren prestakuntzan jaso dituzten jarraibideetan eta gomendioetan oinarrituta.

María Urangak 15 urte baino gehiago daramatza modaren munduan, eta 2010etik irudi aholkularien prestatzailea da, gizonei eta emakumeei hobeto janzten eta sentitzen laguntzeko, euren jantziei eta estiloari buruzko aholkuak emanez.

Argazkiak, udalerrian dauden autobus markesinetan eta metro geltokitan ikus daitezke. Argazki kartelek diseinuaren egilea eta look-a dagoen dendaren edo denden logotipoak adierazten dituzte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa