Aurreko ostiralean, azaroaren 23an, Leioa SBT taldeak 2018-2019 denboraldiko aurkezpen tradizionala egin zuen. Bertan, federatutako talde guztiek (bai emakumezkoenak bai gizonezkoenak) parte hartu zuten, baita ikastetxeetako taldeek ere.
Besteak beste, han izan ziren Betiko Ikastola, Txoimin Aresti ikastetxea eta Irlandesas ikastetxea, baita aurten ilusio eta gogo handiz martxan jarritako Saskileioa Eskolako txikiak ere.
Guztira 23 talde, 250 jokalari inguru eta 25 entrenatzaile.
Senide asko eta ikastetxeetako ordezkariak ere bertan izan ziren, besteak beste: Koldo Tellitu (Betiko Ikastola), Aitxiber Sánchez (Txomin Aresti) eta Mikel Elortegi (Irlandesas). Eta udal-ordezkariek ere ez zuten hitzordua galdu; bertan izan genituen Iban Rodríguez alkateordea eta Xabier Losantos Kirol Saileko zinegotzia.
Gainera, federatutako talde guztiek, emakumezkoenek zein gizonezkoenek, beren harri-koskorra ekarri nahi izan zuten A25 Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira.