Beste urtebetez, Garapenerako Lankidetza Sailean munduko hainbat bazterretan lanean diharduten GKEak fidelizatzen jarraitzen dugu. Urteetan Leioarekin estimu eta maitasun lotura estua izateak toki horietan garatzen diren proiektuetan etengabe laguntzea ekarri du, besteak beste, Dominikar Errepublikan. Horretarako, erakunde horietako bakoitzarekin hitzarmenak izenpetzearen alde egiten dugu, lankidetzarako urteko deialdi orokorraz gain.
Leioako Udalak EDEX Fundazioarekin hitzarmen bat izenpetu berri du, Gizarte-taldeak sendotzea ahalbidetzeko programa, generoa eta giza eskubideak aintzat hartzen dituen bizimodu osasungarria sustatuz, Dominikar Errepublikako Santiago eta Duarte probintzietan. Beraz, 40.000 euroko diru-laguntza eman du Udalak.
Droga-kontsumoaren prebentzioa, bakearen kultura eta sexu-osasuna bultzatzea da programaren xedea, eta horretarako gizarte-taldeak sendotuko dira, bizimodu osasungarria sustatze aldera. Hor, Dominikar Errepublikako herritar aktiboek lagunduko dute prebentzio integrala artikulatzen eta sendotzen; hori guztia, giza eskubideen eta generoaren ikuspegitik.
Garapenerako Lankidetza Sailak zorte onena opa dio XEDEX Fundazioari jarritako helburuak bete ditzan.