2018-11-26
DANTZA PLAZA, ostiral honetatik aurrera
Animatzen diren eta dantzan egin nahi duten guztiek “Dantza Plaza” izango dute datorren ostiraletik aurrera (azaroak 30), 20:00etatik 22:00etara, Ikeabarri plazan.
Euskal dantzen dantza irekia da herriko guztientzat, baita inguruko herrietako jendearentzat ere. Xedea da dantzan egitea, Leioa girotzea eta, batez ere, une atsegina igarotzea. Hileko azken ostiraletan izango da, Ikeabarrin bertan. Anima zaitez Dantza Plazara.