Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-07 "Bakea eta lasaitasunaren" kontrako erasoa Leioako Alkatea den Eneko Arruebarrena Elizondok, herriko hainbat kaleetan abenduaren 6an izandako istiluak eta gertakari basatiak salatzen ditu
fuego / sutea

Leioako Alkatea den Eneko Arruebarrena Elizondok, Udal korporazioa eta leioaztar gehiengoaren ordezkari bezala, herriko hainbat kaleetan abenduaren 6an izandako istiluak eta gertakari basatiak salatzen ditu.

Goizaldeko 2.00ak eta 2.30ak aldera identifikatu gabe dagoen pertsonen talde batek 18 edukiontziei sua eman dizkio. Honetaz gain, inguruan ziren hainbat ibilgailu ere kaltetuak izan dira, 10 gutxi gorabehera, eta baita kale horietako hainbat fatxada eta leihoak ere. Udaltzaingoaren jokaera bizkorra, hainbat herritarren deiengatik alertatuta, eta Ertzaintza zein Suhiltzaileen jokaera premiazkoa izan da gertatutakoa larriagoa ez izateko.

"Ondare publiko eta pribatuen kontrako atentatu hau, Leioan hain ohikoa den bakea eta lasaitasunaren kontrako erasoa izan da. Aldez aurretik prestatuta, kalkulatuta eta koordinatua izan da erasoa, gainera erasotzaileek kaltetutako guneak ongi ezagutzen zituzten".

Askatasuna, Justizia eta Bakea

"Udalerriko herritar gehienek, izua probokatu duten ekintza hauek mesprezatzen dituzte eta baita hauek burutu izan dituzten pertsonak ere. Gaur Leioa erreta, zikin, galduta eta minduta esnatu da. Ekintza mesprezagarri hauek ez digute ekarri Askatasun gehiago, Justizi gehiago, ezta Bake gehiagorik ere".

"Zuzenean kaltetuak izan diren pertsonei nire elkartasuna adierazi nahi diet, euren gau atsedena kaltetua ikusi izan dutenei eta euren ondarea kaltetua ikusi izan dutenei. Horregatik, bihartik aurrera, abenduak 7, Leioako Udalak kaltetuen erregistroa zabalduko du, honen bitartez ekintza hauekin galdutako materialak berreskuratzeko beharrezkoak diren laguntzak kudeatuko dira. Elkarkidetzaren balioa ezagutzen ez duten pertsonek eragindako kalteak gutxitzeko, eta batez ere, iritzi desberdina duten herritarren eskubidea bermatzeko eta errespetatzeko".

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa