Aurten ere, 2015, 2016 eta 2017an bezalaxe, Leioako Udalak NAGUSI AZOKAn parte hartuko du Gizarte Zerbitzuen Arloaren bidez, Barakaldoko BECen, azaroaren 9tik 11ra; ordutegia, berriz, honakoa da: 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.
Udalak bertan izango duen erakustokira hurbiltzen diren guztiei emango die jakitera zer egitarau eta zerbitzu eskaintzen dizkien Leioan gure nagusiei, hala nola, etxez etxeko laguntza-zerbitzua, mendeko pertsonen senitartekoen atsedenerako zerbitzua, Zainduz programa eta abar. Horrez gain, larunbat eta igandean, azokaren oroigarria nahi duten guztientzat, fotomatoi-a jarriko dute argazki dibertigarriak egiteko. Horretarako, era askotako atrezzo-ko gai ugari izango dute nahi izanez gero.
Bestalde, barreterapia tailerrak ere antolatu dira hurrengo ordutegian:
- Ostiralean, 18:00etatik 19:00ak arte, erakustokiaren ondoan.
- Larunbatean, 12:00etatik 13:00ak arte, erdiko agertokian.
- Larunbatean, 18:00etatik 19:00ak arte, erakustokiaren ondoan.
- Igandean, 13:00etatik 14:00ak arte, erakustokiaren ondoan.
- Igandean, 18:00etatik 19:00ak arte, erakustokiaren ondoan.
Joateko prest daudenek gonbidapenak jasotzea dute herriko lau zahar-etxeetan: Errekalden, Pinuetan, Lamiakon eta Txorierrin; baita Gizarte Zerbitzuen bulegoan (Iñaurratzaga kalea 1) ere.