2018-11-06
Hirukideren aurkezpena Leioan
Leioako eta inguruko herrietako familia ugariei egiten zaie dei
Ostegunean, azaroaren 8an, Euskadiko Familia Ugarien Federazioak, Hirukidek, bere zerbitzuak eta jarduerak aurkeztuko dizkie Leioan udalerri horretako familia ugariei. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Sakonetako bilera aretoan, eta bertara, familia ugari diren edo izan behar diren guztiak daude gonbidatuta.
Aurkezpen ekitaldia aukera bikaina izango da kolektiboaren laguntza eta hobari publikoen informazio zehatza jasotzeko (duela denbora gutxi alkateak eta gizarte zerbitzuetako zinegotziak hartu gaituzte), eta baita familiek euren iradokizunak eta erreklamazioak bideratzeko ere.
Azken urteko berrikuntzak familia ugarientzat
Aurkezpenaren barruan, azken hilabete hauetan kolektiboarentzat eman diren berrikuntzak azalduko dira, familia ugari askok ez baitituzte ezagutzen. Horien artean hauek nabarmenduko ditugu, duten garrantzia dela eta:
Pasaportearen eta NANaren tasen salbuespena
Familia ugari baldintzaren hedapena
Argiaren gizarte bonoa
Amatasun osagaia pentsioetan