Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-11-05 NAZIO BATUEN 2030 AGENDA ERAKUSKETA GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUAK
/

Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza Sailak eta EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2030 urteari begira garapen iraunkorrerako markatu diren helburuei buruzko erakusketa interesgarri bat eskaintzen dute.
Erakusketa Ondiztorren azaroaren 5 eta 16 bitartean egongo da, ikastetxe eta interesa eduki lezakeen pertsona ororentzako bisita gidatuak hiru hizkuntzatan eskainita, astelehenetik ostiralera, ondoren aipatzen diren ordutegietan:
• 09:00etatik 12:00etara
• De 18:00etatik 20:00etara
Ekitaldiaren helburua Leioako herriari eta bereziki ikasleei Nazio Batuen 2030 Agendako 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezagutaraztea da; horiei EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak bat gehitu du (+1), Hizkuntza eta kultur aniztasunaren bermea, alegia.
Garapen iraunkorrerako helburuak zeintzuk diren erakusteko 17 + 1 ilustrazio aurkeztuko dira, bakoitza helburu batekin lotuta. Lehenengo 17 ilustrazioak Euskal Herriko UNESCO ETXEAren mailegua dira; berariaz egindako lehiaketa baten bidez sortu ziren. Hamazortzigarrena Easo Politeknikoak BHI Usandizagako ikasleen arteko lehiaketa batean aukeratu zen.
Bisita gidatu guztiz aholkagarria, ikastetxeentzat ez ezik, familientzat ere bai. Informazio gehiago nahi izanez gero 94 607 25 76 telefonora deitu.

Erlazionatutako dokumentuak:

/uploads/n2370_Erakusketa__eus.azkena.pdf (pdf, 318 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa