Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-10-31 Zazpi Mikologia Elkartea, Leioa 2018 Saria
La Alcaldesa, Mari Carmen Urbieta, entrega el premio, la Lamia de Leioa, a la Asociación Micológica Zazpi / Mari Carmen Urbieta Alkateak Leioa 2018 Saria Zazpi Mikologia Elkarteari ematen

Zazpi Mikologia Elkarteak Leioa 2018 Saria jaso du. Sari horrek, perretxikoetarako zaletasuna hedatzera bideratutako ibilbide osoa aintzatesten du, herriko elkarteak 25. urte bete dituen honetan. Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak eman du saria, Artaza Jauregiko ateak irekitzen dituen Leioako Eguneko urriaren 30 bakoitzeko ohiko topaketan.

Urtean zehar Leioan ospatzen den ekitaldi garrantzitsuenetakoa den horren helburua Leioaren eta bertako biztanleen arteko loturak estutzea da, kultur eta kirol elkarteak, ikastetxeak, auzokideen elkarteak, auzoetako kultur aretoak, enpresak… elkartzeko topalekua sortuz. Hau da, Leioan eta Leioaren alde lan egiten duten guztiak elkartzeko lekua.

Horrela, ospakizunaz baliatuz, Leioako Udalak jende aurreko aintzatespena egiten die udalerriaren alde egindako lanarengatik nabarmendu diren erakundeei eta pertsonei, Leioa Sarien bitartez. Aurtengo edizioan Saria Zazpi Mikologia Elkarteak jaso du. “Gutxi dira lortu dutenarekin harro senti daitezkeen elkarteak, eta Udala eurekin batera, honaino heldu izana bere bazkideen ilusioari eta lan egiteko gogoari esker”, adierazi du Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak, Zazpi Mikologia Elkarteak bete duen mende laurdena aipatuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa