Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-10-25 Leioako San Juan Bataiatzailea Abesbatzak Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko duen kontzertu bikainarekin ospatuko du bere 50. urteurrena Azaroaren 4an, igandean, ospatuko da, arratsaldeko 19:00etan
En el centro de la imagen, la Alcaldesa de Leioa, Mari Carmen Urbieta, entre el director actual de la coral, Basilio Astúlez, y el histórico, José Ignacio Sarria. / Irudiaren erdian, Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea agertzen da abesbatzaren oraingo zuzendariaren, hau da, Basilio Astúlezen eta José Ignacio Sarria historikoaren artean.

Euskal musikatik polifonia unibertsalera. Leioako San Juan Bataiatzailea Abesbatzak betetzen dituen 50 urteak definitzeko izenburu ona izango litzateke. Leioako abesbatzak merezi duen bezala ospatu gura du urteurrena, eta une gorena datorren igandean, azaroaren 4an, helduko da, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko duen ez ohiko kontzertuarekin. Sarrerak erosi daitezke jadanik www.euskalduna.eus eta www.kutxabank.es webguneetan, eta baita Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan.

Leioako San Juan Bataiatzailea Abesbatzak oso kalitate artistiko eta aintzatespen maila altuak lortu ditu, bere ibilbideak, kontzertuek eta diskografiak erakusten duten bezala. Horrela abalatzen dute, baita, bere zuzendarien ospeak eta Leioako abesbatzak estreinatzeko erreferentziazko lanak idatzi dituzten izen handiko konposatzaileek. Abesbatza 1968ko irailean sortu zen, herriko parrokiako abesbatza gisa eta, horrela, bere izena, ibilbide osoan jaso duen parrokiako zaindariak ematen dio.

Leioak beti izan du eta du “musika herri” izatearen ospea. Bere ibilbideak eta musikaren aldeko joera garbiak horrela abalatzen dute. Lehenengo urteetan, Abesbatzak gizon eta emakume talde handia hartu zuen, diktadura garaiko testuinguru sozialean eta politikoan zaila zen topaketarako, partaidetzarako eta kultur sorkuntzarako gunean. Giza talde haren ausardia osasungarriak eta bultzadak, bizitza pertsonalaz eta komunitatekoaz gozatzeko aukera eman zien, gertuko lekuetan edo posible zen tokietan abestuz, arrakasta eta ospea lortu arte. Horrela, Leioako kultura musikala aberastu zuten, eta barrutik, beste gertakari historiko baterako beharrezkoa zen hazia erein zuten: joan den mendeko laurogeiko hamarkadan Leioako Udal Kontserbatorioa sortu izana. Horri esker ehunka umek musika hezkuntza jaso dute, hainbat espezialitatetako musikariak prestatu dira, talde artistikoak sortu dira eta musikako profesional ugari ere irten dira bertatik. Leioako San Juan Bataiatzailea Abesbatzak asko lagundu zuen Leioako errealitate kulturala zabaltzen, musika bere nortasun zeinu gisa bereganatu duen komunitatea bilakatuz.

2008an, Leioako San Juan Bataiatzailea Abesbatza goitik behera berriztatu zen, eta Leioako Udal Kontserbatorioan sartu zen. Gaur egun, umeen Leioa Kantika Korala abesbatzan prestatutako 32 abeslari gaztek osatzen dute. Garai berri honetan kontzertu ugari eskaini ditu Euskadin eta Estatuko gainerako zenbait lekutan (Katalunia, Madril, Gaztela-Leon, Asturias, Aragoi...) eta oso lan sinfoniko-koral garrantzitsuetan hartu du parte.

2009an, Leioako San Juan Bataiatzailea Abesbatzak Lehen Saria eta Entzuleen Sari Berezia lortu zituen Ejea de los Caballeroseko Nazio mailako abesbatza lehiaketan, eta baita Zaragozan ospatu zen 2010eko Nazio mailako Sari Nagusirako zuzeneko sailkapena ere. Urte horretan bertan, azaroan, Villa de Avilés Nazioarteko abesbatza lehiaketako Lehen Saria irabazi zuen, eta baita jatorrizko lurraldeko lan onenaren Axuntabense Saria ere. Sari Nagusirako sailkatuta, abesbatza 2010ean lehiatu zen, eta ekitaldi garrantzitsu horretako Bigarren Saria lortu zuen.

2015ean Villa de Avilés Nazioarteko abesbatza lehiaketako Lehen Saria irabazi zuen berriro ere, eta 2016an Epaimahaiaren Ohorezko Aipamena jaso zuen, Torreviejako Nazioarteko 62. Habanera eta Polifonia Lehiaketan, bere polifonia programari esker. 2017an "Orfeo" opera barrokoaren muntaketan hartu zuen parte, Karel Valter-en musika zuzendaritza eta Barbora Horaková-ren zuzendaritza eszenikoarekin, Bilboko Arriaga Antzokian. 2018an, bere 50. urteurrenaren ospakizuna dela eta, kontzertu ugari eskaini ditu Euskadin, eta Musikaste zikloan hartu du parte, Josu Elberdinek, Eva Ugaldek eta Xabier Sarasolak abesbatza horretarako idatzitako hiru pieza estreinatuz. 2018ko uztailean zenbait kontzertu eskaini zituen Granadan eta Malagan, kritikaren eta entzuleen aldetik arrakasta handia lortuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa