Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-10-24 Mendibile Jauregiak 6. Txakolibier Festa antolatu du Leioan urriaren 26tik 28ra Batzorde Arautzailaren Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren egoitzak asteburuan zehar erakusketen ate irekierak antolatu ditu, hala nola pop musika kontzertuak edo haur tailerrak.
Txakolibier Festa  /

Bizkaiko Txakolina eta Cervezas La Salveren eskutik karpa solidarioa ere egongo da Sortarazi Leioa Elikagai Bankuarentzako dirua eta baliabideak lortzeko, emandako produktuak salduz.

Mendibile Jauregiak, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren eta Batzorde Arautzailearen egoitza, eta Leioako Udaletxeak Txakolibier Festaren 6. Edizioa antolatu dute ostirala urriak 26tik igandea urriak 28ra bitartean. Ekitalde publiko, jaiumoretsu eta familiarrak Alemania eta Euskadiko bikaintasun gastronomikoak elkartuko ditu, erakusketa, dastaketa, haur animazioa, musika herrikoia eta pop-rokc-eko kontzertuak.

Mendibile Jauregiak eta Leioako Udaletxeak Txakolibier Festaren 6.edizioa antolatu dute (Municheko Oktoberfest festa babariarretan oinarritua). Ostirala urriak 26an hasiko da eguerdiko ordu batetn inaugurazio brindisarekin eta udal agintarien, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren eta empresa eta erakunde partaideen parte-hartzearekin.
Ostiral eguardian Asier Biota artistaren erakusketa irekiko da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Pintura Masterrekoa, “Likido” izenburua duena. Gainera, karpak irekiko dira ere bai eta bertan lortutako dirua Leioako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuek babestutako proiektuetara zuzenduko da.
Txakolibier Festako edizio berriko programak ostiralean jarraituko du arratsaldeko 6etatik aurrera haurrentzako ekintzekin (aurpegi-margoketa, ginkana…), hala nola, herri musikarekin.

Mendibile Jauregian ate irekiera izango da eta bertan “Leioako Herri Kirolak” erakusketa ikusi ahal izango da herri kirolen inguruan. Gainera, Txakoli Interpretazio Zentrua ikusi ahal izango da ere bai. 20:00etatik aurrera Te mamas & T’empapas musika taldeak, Iñaki Urangak zuzendua, La Salveko edukiontzian pop rock musika kontzertua eskainiko du.
Larunbatean, urriak 28, eguerdian, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenak eta Cervezas La Salvek bultzatutako karpa solidarioak irekiko dira; hala nola, Mendibile Jauregiko erakusketak. Umeentzat zirkuko eskulan tailerra izango da (bolak, kariokak eta jolasak).
Arratsaldean Herriko Kirolen haur ekintzek jarraituko dute, zirku jolasak, hala nola, erakusketetako ate irekien ihardunaldiak. 20:00etatik aurrera Turbofun musika taldeak por rock kontzertua eskainiko du La Salveren edukiontzian.
Igandea, urriak 29, 13:00etatik aurrera, karpa solidarioak irekiko dira, Mendibile Jauregiko erakusketa artistitikoak eta haurrentzako ekintzak, meatzaritzako tailerrak eta zirkuko jolasekin.
Txakolibier Festa 2018 Cervezas La Salveren produktu berriak dastatzeko agertokia izango da. Sirimiri (German Ale usai fresko eta garagar ñabardurarekin) eta Txirene (American Pale Ale lupulu zapore bereziaren ezaugarriarekin) izan dira BilbaoHistoriko Elkartearekin elkarlanean egindako lehen errezetak, “Bilboko Historiadun Garagardoak” izeneko lerro berriaren barruan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Programa (msword, 42 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa