Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-10-23 Udalak Ideia Lehiaketa deituko du, Pinueta auzoa hirigintzaren ikuspegitik birgaitzeko Helburuak, inguru horren hiri kalitatea hobetzea, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegietatik birgaitzen laguntzea, Cervantes plaza topaleku moduan nabarmentzea, aparkatzeko arazoa arintzea eta irisgarritasuna eta loturak hobetzea dira.
Concurso de Ideas para la regeneración urbana del barrio Pinueta / Udalak Ideia Lehiaketa deituko du, Pinueta auzoa hirigintzaren ikuspegitik birgaitzeko

Lehiaketaren lehenengo hiru irabazleen artean guztira 12.000 euro banatzea dago aurreikusita. Irabazle horien artetik, Cervantes plazaren eta bere ondoko kaleen urbanizazio proiektuaren idazketaren kontratazioa aterako da.

Leioako Udala Pinuetara begira jarri da berriro ere, beharrezkoa bezain egokia den proposamenarekin. Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak eta Iban Rodríguez Etxeberria Alkateorde eta Hirigintza Zinegotziak, herriko gune enblematiko hori birgaitzeko Ideia Lehiaketaren xehetasunak azaldu dituzte gaur prensa aurrekoan. Lehiaketa horrek espazio publikoak hirigintzaren aldetik duen kalitatea hobetuko du, pertsonak protagonista nagusi bilakatuz, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik birgaitzen lagunduko du, tokiko merkataritza berrindartuz, eta Cervantes plaza topaleku eta erreferentziazko espazio gisa nabarmenduko du.

Udal ekimenaren beste helburu batzuek ere abantailak ekarriko ditute: aparkatzeko arazoari aurre egitea, aparkaleku pribatuei dagokienez gabezia handia duen auzoaren beharrei aurre egin ahal izateko behar adinako zuzkidura ezartzeko beharra kontuan izanda; gertueneko ingurunerako irisgarritasuna hobetzea, Artazako parkeak auzoaren birika berde handi gisa eskaintzen duen aukera baliatuz; eta udalerriaren gainerakoarekin dauden loturak hobetzea, Pinueta Leioara hurbiltzea eta alderantziz.

Epaimahaiaren esku-hartzea, goiburua eta herritarren partaidetza izango dituen Ideia Lehiaketa hori prozedura ireki eta publikoz egingo da, eta proposamen irabazleak esku-diruzko saria jasoko du. Proiektu horren zenbatekoa 80.000 eurotan aurreikusi da, eta horietatik sari gisa emandako 6.000 euroak kenduko dira. Bigarren lekuan geratzen den proposamenak 4.000 euroko saria jasoko du, eta hirugarrenak 2.000 eurokoa.

Epaimahaiak aurkeztutako proposamenen bideragarritasunari buruz egindako lehenengo azterketaren ondoren, eta herritarrek horren inguruan dituzten iritziak ezagutzeko xedez, erakusketa antolatuko da horretarako egokitutako leku fisiko batean, eta baita Udalaren Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren atariaren (leioazabalik.leioa.net) bitartez ere.
Partaidetzarako epealdi hori bukatu eta gero, herritarren aldetik jasotako iritzi eta iradokizun guztiak epamahaiari bideratuko zaizkio, lehiakide bakoitzak aurkeztutako gainerako dokumentazioarekin batera baloratu ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa