2018-10-19
Ongi etorria Stockholmeko Rudbeck Gymnasium Institutuari
Egun hauetan, urriaren 17tik 23ra, Stockholmeko Rudbeck Gymnasium Institutuko ikasleek bisitatzen gaituzte. Gure udalerrian ikasketa eta kultur trukaketa egun atseginak igarotzea nahiko genuke. Izan ere, 20 urte igaro dira jadanik Barandiaran BHIk Suediatik etorritako ikasleekin trukaketak egiteko programari hasiera eman zionetik. Esperientzia aberasgarria da, inolako zalantzarik gabe, eta errepikatzen jarraitzeko asmoa dugu.