2018-10-19
Bihar, larunbatean, urriaren 20an, hitzordua Erreka Egunarekin izango da
Leioztarrek lehenagoko hitzordua dute bihar, larunbatean, urriaren 20an, dagoeneko ohikoa den Erreka Egunaren beste edizio batekin. Goizeko 09:00etan hasiko da Sakoneta kiroldegian, eta 12:00etan hamaiketakoa egingo da, indarrak berreskuratzeko. Jardunaldiaren helburua errekak garbitzea da, eta partaide guztiek oroimeneko kamiseta bana jasoko dute, euren partaidetza eskertzeko.