2018-10-19
Leioako XXVIII. Mikologia Astea, Zazpi Elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunen barruan
Urriaren 24tik 28ra, hitzaldiekin eta irteera eta erakusketa batekin, aurtengo programazioaren jarduera nagusi gisa
Zenbait hitzaldi, landa ingurura egingo den irteera bat eta erakusketa handia dira aurten 25 urte betetzen dituen Zazpi elkarteak antolatuta, urriaren 24tik 28ra ospatuko den Leioako Mikologia Astearen XXVIII. edizioaren programazioko jarduera nagusiak. Sortu zenetik egoitza Sabino Arana kalearen atzealdean, 60 zenbakian, hain zuzen ere, duen elkarteak hogeita bost urte daramatza zale guztiei aholkularitza ematen (astelehenetan eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era), zein perretxiko jan daitekeen eta zein ez jakiteko.
Hitzaldiak urriaren 24an, 25ean eta 26an eskainiko dira, 19:30ean: “Perretxiko y el pueblo vasco”, Pablo García Azkarateren eskutik; “Cocinando setas”, Pablo Urzayrekin; eta “Setas de pinar”, Josué Rodríguezekin. Irteera urriaren 27an, larunbatean, izango da, goizeko 07:30 inguruan, igandean, 28an, XXVIII. Mikologia Asteari amaiera emango dioten erakusketarako eta dastatzerako perretxikoak biltzeko.