Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-10-08 Erlaxazio tailerra Doako tailerra mendekotasuna duten pertsonen familiakoei zuzenduta, Leioako zainduz 2018 programaren esparruan
/

Mendekotasuna edota ezgaitasuna duten familiakoak zaintzen dituzten pertsonek prestakuntza bereziak eta beren lanari kontuz aurre egiteko behar dituzten ekintzak eskatzen dituzte eta behar dituzte. Horregatik, 2018ko urriaren 16, 23 eta 30ean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik erlaxazio tailerra antolatu da mendekotasuna duten pertsonen familiakoen osasuna sustatzeko maila fisiko, psikologiko eta emozionalean. Tailer horrek helburu du eguneroko bizitzan gertatzen diren tentsioak, estresa eta ondoezak hobetzea, erlaxaziorako teknika ezberdinak eskainiz, zaintzaile diren pertsonek beren etxeetan erabil ditzaten eta beren buruekin osasuntsuago, indartsuago eta orekatuago sentí daitezen eta gai izan daitezen sendotasunez aurre egiteko gorabeherei eta oztopoei, era horretan beren bizitza-kalitatea hobetuko dutelako. Aipatutako tailerra Errekaldeko jubilatuen egoitzan izango da. Izena emateko epea 2018ko urriaren 15era arte luzatuko da.


Parte hartzeko, eta edozein zalantzaren aurreran, deitu 94 480 13 36 telefono-zenbakira edo, zuzenean, programaren koordinatzaileari 649 529 874 (Nerea), edo Gizarte Zerbitzuetatik pasatu, Inaurratzaga 1, Leioa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa