Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-10-03 Autobusen doako zerbitzua “Bost kontinenteetako landareen IV Azoka” bisitatzeko
“IV Feria de Plantas de los 5 continentes” / “Bost kontinenteetako landareen IV Azoka”

Aste-bukaera honetan, urriaren 6 eta 7an, UPV/EHUren Arboretum-ean “Bost kontinenteetako Landareen Azokaren IV edizioa” ospatuko dela-eta, Leioako Udalak herritarrentzat autobusen zerbitzu berezia jarriko du, doakoa, herriko metro-geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaian duen kanpusa lotzeko. Ordutegia goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak artekoa izango da. Zerbitzuaren hasiera-bukaerak aipatutako tokiak izango dira eta bere ibilbidea: Metro-geltokia – Luis Bilbao Libano – Iparragirre Etorbidea – Elexalde – Sarriena – UPV/EHU.


“Bost kontinenteetako Landareen Azokaren IV edizioa” Bizkaiko Foru Aldundiaren Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute, Leioako eta Erandioko udalen laguntzarekin. BBKren Gizarte-ekintzaren babesa ere izan du. Ospakizun horrek 2015ean izan zuen abiapuntua, landare-ekoizleen bilgune izateko asmoarekin eta planetan barrena diren landare-barietateak ezagutzera emaeko. Orain arte gauzatutako hiru edizioetan arrakasta handia eduki du bertaratu diren bisitarien kopurua dela-eta. Merkataritza-harremanak hobetzeko erakusleiho izatea nahi da eta, aldi berean, landaregintzaren teknikak eta ezagutzak trukatzea.

Erlazionatutako dokumentuak:

“Bost kontinenteetako landareen IV Azoka” (pdf, 1695 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa