Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-28 Kale-katu eradoskitzaileen katakumeentzako abegi-etxeen udal programa Kale-katu eradoskitzaileen katakumeentzako abegi-etxeen udal programa abiaraziko du Gizarte-Ekintza eta Osasuna Sailak
/

Azken hiletan zehar jaioberriak diren kale-katutxoen ugaritze handia eman da; katutxook ama hil zaielako, horrek utzi egin dituelako, ama kaleetatik kendu eta udaltzaingoan uzteagatik urrunduta geratu direlako… babesik gabe aurkitzen dira; hori horrela, beharrezkoa da katutxook jasotzea eta premiazkoa den hil ala biziko laguntza ematea, bizirik iraun dezaten.
Horrela bada, Leioako Udaletik egoera horrekiko sentiberatasuna duten leioaztarrei helarazi nahi diegu elkarlanerako beharraren deia, beren etxeetan aldi batez jaso ditzaten katakume horiek, beren kabuz bizirauteko gai izan arte (jaiotzen direnetik 45-50 egun gutxi gorabehera). Honako hauetan datzan bizitza-sostengua eman behar izango diete:
- Gorputz-tenperatura egoki eta aldaketarik gabekoari eutsi.
- Berariazko elikagaiak, 2-3 ordurik behin.
- Hartualdi bakoitza eta geroko libratzeak piztu.
Horren guztiaren truke, Udalak, animalien kudeaketarako bere udal zerbitzuen bidez, animaliari abegi emango dion etxeari honako hauek luzatuko dizkio: prestakuntza-jardunaldia, katakumearentzako kit bat (formula-esnea, biberoia, garraiogailua eta bero-xafla) eta albaitaritza-laguntza aipatutako zentroan (aldizkako hiru azterketa: jasotzera eman aurretik, 15 egunetara eta 30etara). Gainera, pertsona boluntario horiek jakinarazi behar izango dituzte, ahalik eta lasterren, animaliaren osasuna dela-eta gerta daitezkeen aldaketak; baita albaitariak egoki ikusten dituen kontroletara eraman ere, eta horrek ematen dituen gomendioak praktikan jarri eta bete.
Horregatik guztiagatik, udalaren albaitaritza-zerbitzuetatik jakinarazten da albaitaritza-arriskuak erabat txikiak direla.

Katukumeen behin-behineko esleipena urte osoan zehar burutuko da beharrizana sortzen denean eta itxarote-zerrendako ordena jarraituz.

Behin epe hori bukatuta, animalia adoptatzeko aukera eskaintzen da, eta horretarako abegi-etxeak bi bide ditu:
1. Animalia adoptatu, lehentasunez; bizkarroiak kenduta, txertoa jarrita, microchip baten bidez identifikatuta eta, adina dutenean horretarako, antzututa emango dira katuak.
2. Katua udal zerbitzuetara itzuli sobera geratu den kit eta guzti, berarentzat adoptatzaile bat aurkitzeko.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Txakurraren Etxearekin harremanetan jarri, 94.676.55.79 telefono-zenbakira deituz; eta programan izena emateko, udal Gizarte-Zerbitzuetara deitu, 94-480 13 36 telefono-zenbakira deituta edota norbera zuzenean hurbildu, Iñaurratzaga kalea, 1 zenbakira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa