Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-27 Haurrentzako zirko ikastaroa euskaraz
/

Leioako Udalak zirko ikastaro bat eskaintzen du euskaraz, Leioan erroldatuta dauden eta 2007
eta 2011 urte bitartean jaiotako umeei zuzenduta. Bertan kontzentrazioa, koordinazioa, oreka,
pertseberantzia eta konfiantza landuko dira hainbat aktibitateren bitartez, besteak beste,
malabareak, akrobaziak, antzerkia eta klown, globoflexia, dantza, aurpegi margoketa eta
jantzigintza… Eta ikasturte bukaeran Zirko Txiki ikuskizuna egingo da.
Ikastaroa hasiko da urriaren 6an eta bukatuko da maiatzaren 25ean. Larunbatetan egingo da
17:00etatik 18:30era Ondiztorren.
Izen-emateak:
Irailaren 28tik urriaren 5era egingo dira Euskara Zerbitzuan ( Jose Ramon Aketxe plaza 11,
Kultur Leioa). Prezioa 27,95 € izango da ikasturte osorako.

Erlazionatutako dokumentuak:

Zirko tailerra izen-ematea (pdf, 219 kb)

Egutegia (pdf, 386 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa