Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-27 Leioako auzotarrek beren udalerrirako nolako kirol-eredua nahi duten erabaki dute • Leioako 358 bizilagun partaide izan dira kirolarekin harremana duten pertsona guztien beharrak ezagutzeko Udalak sustatu duen parte hartzeko prozesuan
/

Leioak azken urteotan biztanleriaren hazkunde handia izan du, eta bere azpiegiturak horren eragina jasotzen hasi dira. Kirolak eta kirol-instalazioek ere nozitzen dute eragin hori, eta horregatik beharrezko egiten da Udalak gaur eguneko ereduaz hausnarketa egitea, eta kalera eraman du hausnarketa egiteko aukera. Leioako auzotarren iritzia jaso nahi izan du eta horrela egin du, parte hartzeko prozesua irekita. Prozesu horren bidez, Leioan bizi diren pertsona guztien beharrak ezagutu nahi izan ditu; modu batean edo bestean kirolarekin harremanetan dauden pertsonen beharrak, edota, horretarako egoera egokirik suertatuko balitz, gaur eguneko eta etorkizuneko kirol-instalazioen erabiltzaile potentzialak liratekeenenak.

Parte hartzeko prozesu hori ekaina eta iraila bitartean eman izan da, ondorengo urrats hauen arabera: herritarren parte-hartzea, kirol-entitateen parte-hartzea eta instalazioetako langileen parte-hartzea. Guztira, herritarei irekitako prozesu horren bidez 324 pertsonak, aurrez aurre eta tailerretan 27 partaidek eta herriko kirol-instalazioetako 7 langilek hartu dute parte. Analisia hiru erabileremutan oinarrituta garatu da: kirol-jarduera, kirolaren presentzia udalerrian eta udalerriko kirol-instalazioak.

Urte batzuk barru nolakoa izango da kirola Leioan, nola kudeatuko da…

Azken helburua honako galdera hauek erantzutea baino ez da: nolakoa izango da kirola Leioan, nola bizi izango dute herritarrek kirola, nola kudeatuko da… Gainera, jakina, kirol-instalazio berriak diseinatzean kontuan izan beharreko gaiak, leioaztar guztiek gura duten kirol-eredua egia bihurtu ahal izateko.

Kirola udalerrian bizi ahal izatera, mahaigaineratzen diren estrategiak hainbat dira: kirol-disziplina barreiatzea sustatu; doako klaseen bidez lehiaketa tankerako jarduera-ekimenak kaleetan gauzatu; aire zabaleko kirola praktikatzea bultzatu; herriko klubek kalean bertan ekitaldiak burutu; eta Leioan dauden eremu ugariak aire zabaleko kirola egiteko baliatu. Halaber, kirola bizitza osasuntsuaren ezinbesteko atala delako mezua zabaldu, publizitatea egin eta nabarmendu diren herriko kirolarien arrakastak ezagutarazi eta erreferentzia-lehiaketak indartu.

Kirolaren kudeaketa dela-eta, onuragarri ikusten dira horretan lan egingo duen erakunde autonomoa sortzea eta langileen teknifikazioa eta profesionalizazioa.


Kirol-instalazioak direla-eta, nagusiki horien guztien hoberenerapen beharra adierazten da; kiroldegia herrigunetik ez urrundu; udalerri osoari erantzuna eman neurri eta edukieretan; auzoei gutxieneko kirol-horniketa eskuratu; publiko guztientzako eskaintza; eta egiten diren praktika guztiei egokitutako instalazioak, bolumen eta nolakotasun aldetik

Bukatzeko, nabarmentzekoa da ekarpen guztiak bi alderkikoak direla: aniztasuna eta modernitatea batetik, eta kirol-esparruko bateragarritasuna bestetik.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa