2018-09-20
Kultur Leioaren programazioak hasiera egingo du “Sareak” ikuskizunaren estreinaldiarekin
Natalia Monge ideia-sortzaile eta zuzendari dituen lanak saregileen nortasuna aitortzen du eta ikusteko aukera izango dugu irailaren 21 eta 22an, 20:30ean, Auditoriumean
. Kultur Leioaren programazio berria lehen estreinaldi batekin hasiko da. Irailaren 21 eta 22an 20:30ean, Auditoriumean, Organik Dantza-Antzerki taldeak bere ikuskizun berria aurkeztuko du: “Sareak”. Natalia Mongeren ideia eta zuzendaritza dituen lanak saregileen lanaren fisikotasunari heltzen dio: lan zehatza eta errepikakorra, jardunaldi luzeak irauten dituzten jarrera geldietan egin beharrekoa; halaber, heltzen dio sareen sinbologiari, eta horiek gogora ekarten digutenari, imajinario kolektibora ekarrita emakume horien lana, zulatutako manta handi horren azpian izandakoa. “Sareak” ikuskizunean, protagonista diren bost emakumeek arrantza-portuetara eramango gaituzte, momentu intimo eta groteskoetan murgildurik, begirada poetiko eta ironikoaren bidez.
IDEIA ETA ZUZENDARITZA IDEA Y DIRECCIÓN
Natalia Monge
SORMENA ETA ANTZEZLEAK CREACIÓN E INTÉRPRETES
Pilar Andrés, Begoña Krego, Natalia de Miguel, Helena Golab, María
Martín
MUSIKA KONPOSAKETA COMPOSICIÓN MUSICAL
Laurentx Etxemendi
ARGIZTAPEN DISEINUA DISEÑO ILUMINACIÓN
Marc Cano
KANPOKO BEGIRADA OJO EXTERNO
Lisi Estarás, Bertha Bermúdez
JANTZIEN DISEINUA DISEÑO VESTUARIO
Sinpatron