Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-20 Txorierriko igogailuaren lanak hasiko dira • Soluzio mekanikoa eraikitzeko lanek 2,1 milioi euroko inbertsioa izango dute eta Langileria kalearen (Lamiakoko metro-geltokiaren aurrean) eta Txorierri auzoaren artean dagoen desnibela gaindituta geratuko da.
/

Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak eta Iban Rodriguez Etxebarria Udalerriko Alkateorde eta Zinegotziak gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu izan dute Txorierriko Igogailuaren lanen hasiera, Udalaren tamaina handiko proiektua berori, helburuaren garrantzia kontuan hartuta: udalerriko bi eremu nagusiren arteko lotura izango dena eta Leioako herritarrek doan erabili ahal izango dutena. Inbertsioa 2,1 milioi eurokoa izango da eta Langileria kalearen (Lamiakoko metro-geltokiaren aurrean) eta Txorierri auzoaren (hurbil, baina altitude askoz handiagoan kokatua) artean dagoen desnibela gaindituta geratuko da.

Gaur egun badira egokiak ez diren bide batzuk bi eremu horiek lotzeko modu batean edo bestean: zuzeneko edo ez hain zuzeneko bideetan zehar joanez edo itzulinguru luzeak eginez ibilbide hobea duten kaleak zeharkatzen. Txorierri auzoak duen populazioaren dentsitateak batetik eta metro-geltokiaren kokaguneak bestetik behartzen zuten bien arteko lotura hoberik izatera. Gauzak horrela, Leioako Udalak soluzio mekanikoa aukeratu du Txorierriko aipatutako igogailu hori eraikiz, hartzea erraza izango duten bidea eskainiz herritarrei.

Gainera, ekimen horren ondorioz ingurumenari eta gizarteari eskainitako hainbat abantaila sortzen dira, interesgarriak izango direnak Leioako herritarrentzat: lokomozio eta garraio pribatuko baliabideen erabilera murritzagoa eta mugikortasun urriko pertsonentzat ere abantailak eta erosotasuna.

Eraikuntzak oinarrizko lau elementu izango ditu: hormigoi armatuz egindako hobi jarraitu makurtua, goragailuaren kabina panoramikoa eta muturretako bi estazioak. Halaber, besteak beste, herri-tesneriaren kokalekua, tipologia ezberdinetako argiteria publikoa, espaloiak, euste-horma eta eskailera atxikia.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa