Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-19 Leioa berdintasunetik” hirigintza proiektuak, ondorioak lantzeko tailer batekin itxiko du bere jardunaldi zikloa Azken jardunaldia astelehenean, irailaren 24an, egingo da, 18:00etan, Prentsa Aretoan.
/

Udaletik bultzatutako "Leioa berdintasunetik" izeneko hirigintza proiektuak amaiera emango die bere jardunaldi irekiei eta doako zikloari, erakundeek eta partaideek udal ekimenak eman dituen ondorio nagusiak aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera emango duen tailerrarekin. Aipatutako tailer formatu atsegin eta partaidean egingo den amaiera jardunaldia datorren irailaren 24an egingo da, 18:00etan, Prentsa Aretoan.

Inolako zalantzarik gabe, ezinbesteko hitzordua hasieratik amaierara jardunaldi guztietan parte hartu dutenentzat, eta baita saioren baten bitartez ekimenarekin harreman puntuala izan dutenentzat edo "Leioa berdintasunetik" ideia arrakastatsuak, orokorrean eman duena eta bere ondorioak ezagutzera animatzen direnentzat. Izan ere, horren bitartez, Leioako Udalak genero ikuspegian oinarritutako herritarren aldeko hirigintza azterketa egitea du helburu. Hortik sortu da kalean gauzatu den udal hirigintza proiektu berezi honen izenburua.

Joan den maiatzean eztabaida saioak egin ziren, eta orain ondorioak partekatzeko unea heldu da, denon artean, hobekuntza proposamenetan sakontzeko, batez ere. Izan ere, ekimenak beste aurrerapauso bat eman du, eta datozen hilabeteetan martxan jarriko den talde motor bat abiatuko du, lehenengo helburuari hasiera emateko, udalerriko “puntu beltzak” izenekoak hobetzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa