Leioako Udalak herritarrei jakinarazten die ikasturte berriaren hasiera dela-eta, Leioako Osasun-Zentroak lan-talde berri bat jarriko duela abian Tabakoarekiko Mendekotasuna Gainditzeko orientazioa ematearen alde, talde dinamikaren bidez. Talde horrek hasiera izango du 2018ko irailaren 24an, 18:00etan, Osasun Zentroak bertan dituen lokaletan.
Parte hartzeko interesa duten pertsonek, edota gehiago jakin nahi dutenek, harremanetan jarri ahal dira 94.600.70.01 telefono-zenbakira deituz, irailaren 21a baino lehenago.