Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-17 Mugikortasun Astea 2018
/

Aurtengo Mugikortasunaren Europako Asteak honako lema du: “Konbinatu eta mugitu”. Lema horrek herritarrak bultzatzen ditu autoa erabiltzeari beste aukera batzuk bilatzera: oinez, txirrindula, edota garraio publikoa. Are gehiago. Zure desplazamenduetan konbinatzen baduzu, guztiontzako onurak ugaldu egingo dira: kutsadura eta auto-ilarak murriztu, bizitzaren eta osasunaren kalitatea hobetu eta, batez ere, auzokideen arteko harremanak eta espazio publikoa hobetu.Leioa herri jasangarriagoa eta bizileku hobea egin ahal izateko, gutariko bakoitzaren konpromisoa ezinbestekoa da. Geure ohiturak aldatzea zaila iruditzen zaigu, baina batzuetan nahikoa izaten da gure inertziak aldatzea, konturatzeko ez dela hain zaila. Eta, ia beti, gauzak beste era batean egiteak ematen duen plazera aurkituko dugu: ibilbide berriak, gure osasuna eta egoera fisikoa hobetzea, betegarriagoak eta atseginagoak diren eguneroko gorabeherak, lagun berriak eta harreman hurbilagoak…


Proba egin dezazun –eta gozatu!- gonbitea egiten dizugu parte har dezazun irailaren 20tik 22ra bitartean garatzeko prestatu ditugun ekitaldi guztietan. Elkarrekin burutzeko ekitaldiak, beste auzokide batzuekin topo egiteko eta guztiontzako pentsatutako Leioa hobea berraurkitzeko eta berregiteko.

Informazio gehiago: http://leioazabalik.leioa.net/semana-movilidad

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa