Iturriondo kaleko amaierako trafikoa desbideratuko da Udondo auzoko jaiak direla-eta, zehazki, gaurtik, ostirala, hilak 14 (18:30etik larunbateko, hilak 15, 06:00etara arte) eta larunbatean (09:00etatik, egun osoan zehar, eta igandeko, hilak 16, 06:00ak arte).
Horrela, Ibarrabarritik heltzen diren ibilgailuak Udondo – La Carbonera biribilgunetik sartuko dira aparkalekuaren aldetik, hau da, Sabino Arana Bulebarraren ondoan. Hala, aparkalekuaren erdigunea erabiliko da jaien barruti gisa, erantsitako mapan adierazten den bezala.
Desbideratzeak ez die eragingo Udondo – La Carbonera biribilgunetik Aldapako biribilgunerantz doazen ibilgailuei.