Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-07 Euskara sustatzeko diru laguntzen deialdia ireki berri da
Txantxangorria / Txantxangorria

Leioako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, euskarazko ekintzak edo programak bultzatzeko diru laguntzen deialdia atera berri du. Eskariak egiteko epea zabalik izango da urriaren 8ra arte.

Leioan euskararen erabilera sustatzea helburu nagusia duten ekintzak eta programak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira deialdi honen onuradunak.

Honakook izan beharko dira:
• Irabazteko asmorik gabeko Erakunde edo Elkarteak, legez eratuak, baldin eta egoitza Leioan badute, Leioako Udaletxeko Elkarte Erregistroan izen emanda badaude eta jarduerak batik bat Udalerrian egiten badituzte.
• Pertsona fisikoak, noizbehinkako ekimenez talde baten ordezkari partikularrak direnak, irabazteko asmorik gabe badihardute eta Udalerrian erroldatuta badaude.

Eskabidea, Erakunde autonomiadunaren lehendakariari zuzenduta, Leioako udaletxeko sarrera-erregistroan aurkeztu beharko da.

Informazioa gehiago, Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuan (Kultur Leioan kokatuta) 94.607.25.76 telefonoan, Udaleko Gardentasun Atarian LeioaZabalik edota euskarazerbitzua@leioa.net mail helbidean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa