Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-09-06 Leioandiko urbanizazio lanak amaitzear daude
Leioandi / Leioandi

Urtebete baino pixka bat gehiago pasa izan denean, Leioandi 38 Sektorearen B fasearen urbanizazio-proiektuko lanak beren bukaerara heltzen ari dira. A fasea Elexaldeko hobekuntzei zegokien, babestutako lau etxebizitzen-blokeen aurrean.

Urbanizazio-obrak bukatzeko zorian daude, bide-lanaren erremate txiki batzuk falta dira. Baita herri tresneriaren hornidura eta lorategietako lanak bukatzea ere. Azken horiek uda bukatu osterako eta geldialdi begetatiborako utzi dira espresuki, era horretan soropila behar bezala hazteko eta zuhaizgintza egokia izateko.

Hala ere, kontuan izanik batetik, udalerrian diren hainbat ikastetxeren ikasturtea laster hasiko dela-eta, sortuko den ibilgailuen erabilera areagotzea eta, bestetik, Sektorean aurreikusita diren urbanizazio-lanek suposatzen duten hobekuntza ibilgailuen erabilera horretarako, Udalak lan horiek erabilera publikora irekitzea erabaki du.

Hain zuzen ere, erabilera publikora ireki dira:

• Artatzagana auzora igotzeko bidea –galtzada eta espaloiak-, Inaurratzagako biribilgunetik (St. George Ikastetxea) Artatzagana auzoraino.
• haur-jolasetarako gune berri bat, Artatzaganara igotzeko bidean gauzatutako biribilgune berriaren ondoan prestatua, hau eta Elexaldeko biribilgunea lotuko dituena, oraindik zabaltzeko geratzen den bide berri baten bidez
• hilerrira igotzeko bidea.

Artatzagana auzora igotzeko bidea irekitzearekin Leioako goi auzoen eta herrigunearen arteko komunikazioa nabarmen areagotu eta hobetzen da, bai oinezkoentzat, bai txirrindulari, herriko garraio publiko bai norberaren ibilgailuentzat.

Horrela lehenago ziren bi gune beltz ezabatu dira: St. George Ikastetxearen aurrean zegoen bihurgune itxia eta Laubide kaleko gurutzea. Bakarrik geratzen da Artatzaganako 45. zenbakia eta, Berdeone parketik hasita, bide hori San Bartolome auzoarekin batzen duen biribilgunea lotzen dituen biribilguneak ahalik eta hoberena izango duen irtenbidea zehaztea falta da. Azken proiektu hau lantzen ari dira udaletxeko Bulego Teknikoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa